TELEMAR

«Herriko komertzio txikiei lagundu behar zaie, konturatu behar gara zerk sortzen duen herria»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Telemar denda hasierako urtetan, eta eskuinean, lehenengo Antena parabolikoa, Eurospor ikusteko .

50 urte darama Hernaniko Telemar dendak funtzionamenduan, eta bertako jabeen semea den Patriciok, orain arteko istorio, arazo eta pasadizoak kontatu dizkigu. 

1969 urtean jaio zen Telemar, eta gaur egun ere tinko jarraitzen du, herritarrei etxetresna elek­tro­ni­koen zerbitzuak eskainiz.
«Hasiera batean, errazagoa izan zen denda eramatea, salmentetan nabaria zen eta «orokorrean, ez zegoen hainbeste tresna elektronikorik». Telebistak, eskuz egiten ziren, eskuz montatu eta etxeetan ezarri. Materiala oso garestia zen, eta «ez zen erraz lortzen». Hala ere, Patriciok adierazi du, bere gurasoek ordu asko sartu zituztela lanean eta horrela atera zutela denda aurrera.

Teknologia berriekin, egokitzea
Azken urteetan, teknologia eten­­gabe aldatu eta aurreratu da, eta horrek, hainbat egokitzapen eragin ditu, baita pertsona zein komertzioetan. Telemarren ka­su­an, Patriciok argi utzi du, ha­sie­ra batean, Telemarren te­le­bis­ten reparazioa egiten zela, «zerbitzu tekniko bat eskaintzen genuen, eta horrez gain antenak beti egin izan dira gurean». Tek­no­lo­giak aurrera egin ahala, Te­le­mar ez zen atzean gelditu, eta teknologia digitala sortu ze­ne­an, «bultzada handia izan zuen gizarteak, satelite bidezko pro­gra­mak sartu ziren, eta hor dendan bi atal sortu genituen: atal bat denda, eta bestea, zer­bi­tzu teknikoa».  Denbora ho­rre­tan, «telebisten muntaiak egi­te­az gain, antenen muntaiak eta beste hainbat berrikuntza ge­hia­go egitera bultzatu gintuen tek­no­logia digitalak». Garai ho­ne­tara egokitzeko, hainbat ma­te­rial berri erosi zituzten Te­le­ma­rrekoek, hala nola, fibra optiko fusionadoreak, zer­ti­fi­ka­do­rak... Gaur egungo etxe­ak beste modu batera dau­de eraikita, eta horrek ere, Tele­ma­rren egokitzea ekarri zuen, «gaur egun sartzen da fibra, eta horretarako materiala pres­ta­tu­ta eduki behar duzu». Patriciok adie­razi du, denborarekin alda­ke­tak beti datozela, eta haie­tara egokitzea besterik ez da­go­ela, «lehen ez zeuden an­tena parabolikoak, eta sartu zi­re­ne­an hauek jartzen hasi ginen, eta orain fibrarekin ere berdina egi­ten dugu». Patriciok argi utzi du, oraingo garai berritara erraz egokitu dela, azkenean egu­ne­ro­ko­tasuna apurtzeko, «gauza berriak egitea eta probatzea oso ondo dago, horrek dibertitzen nau». 

Helduak eta teknologia berriak
«Nabaritzen da, 55 urtetik gorakoek, zailtasuna dutela gaur e­gu­ngo teknologiekin ibiltzeko». «Bezero asko oraindik ez daude ohituta Interneten ibiltzen, eta  horrelako tresneriak erabiltzen ere ez». 

Premium saria, Telemarren 50 urteengatik
Urteko batzarra egin zuen, api­ri­la­ren 7an, Gipuzkoako Mer­ka­ta­ritza Federazioak, To­losako Topic museoan. Eta iaz­ko balan­tzea eta aurtengo hel­bu­ru­ak eta asmoak eza­gu­­tze­ra ematearekin batera, erre­ko­­no­zi­mendua egin nahi izan zie­­ten, Gi­puzkoako hain­bat mer­ka­tariri.
Haien artean, Telemar etxe tres­­na elektronikoen denda izan zen saritu bat. 
«Poza ematen du honelako sari bat jasotzeak, azkenean Gi­puz­koa mailan lokal edo ko­mer­tzio bat mantentzea zaila da, eta aurrerantzean hori ge­hia­go baloratuko da». Sari hau jaso ostean, Telemarrekoek, he­rri­ta­rren eta bezeroen babesa jaso zuten, «jendea dendara eto­rri eta denda nola ireki zen go­go­ra­tzen dute askok». Betiko be­ze­ro­ak ere pozez zeuden saria jaso zuenean Telemarrek, «guk eskertzen dugu orain arte ja­so­tako fideltasuna, jendea man­tendu egin da eta asko 50 urtetan zehar etorri dira, telefono mugikorra erostera batzuk, beste batzuk satelitea jartzeko...». 

Lanari esker, lagunak
Patriciok bere lana oso gustuko du, «jendearekin harremana edu­ki­tzea gustatzen zait, hai­en etxeetara joan, zerbait kon­pon­du eta tratua egin, gertuko lana da gurea, eta lagun asko egin ditut lanari esker, eta hori es­ker­tze­koa da».  

Dena dago hobetzeko
«Denborarekin ohartzen zara beti daudela gauzak hobetzeko, eta ikasteko». Eta hori gertatzen da herrietako komertzio txi­kie­kin, asko dagoela hobetzeko. 
Pa­tri­cio­ren ustez, herriko denda txi­ki­ei garrantzia eman behar zaie, «denon artean herriko ko­mer­tzio txikiei bultzada bat eman behar diegu, azkenean kon­tu­ra­tu behar gara, zerk sortzen duen herria».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!