udala

Euskararen Egunean aldaketak, Udal egutegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Bi egunez itxi egingo dira udaletxea, Udal euskaltegia, Biteri eta liburutegia. Kiroldegian asteartean goizeko ordutegia egingo dute.

 

Abenduaren 3a Euskararen Eguna da, eta Udalak jakinarazi du Udaleko lan egutegian jai-eguna dela. Horrela, aldaketak izango dira hainbat zerbitzutako ordutegietan.

Astelehen eta asteartean itxita, hainbat zerbitzu

Euskararen Eguna jai-eguna de­nez, «abenduaren 2a ere jai dute udal langile gehienek», eta beraz, hainbat zerbitzu itxi egingo dira astelehen eta asteartean.

Itxiko diren zerbitzuen artean daude udaletxea bera, udal euskaltegia, Biteri kultur etxea eta liburutegia.

Kiroldegian aldaketa, asteartean

Beste zerbitzu batzuetan ere aldaketak izango dira, baina modu desberdinean. Kiroldegian, adibidez, astelehenean ohiko ordutegia egingo da: 06:45etatik 22:30etara. Baina asteartean, goizez bakarrik irekiko da, 08:30etatik 13:30etara.

Gaztelekua, bestalde, astelehenetan itxi egiten da beti, eta abenduaren 3an ireki egingo da.

Musika eskolan jai-eguna, ostirala

Azkenik, Musika Eskolan ohiko ordutegian egingo da lan astelehen eta asteartean. Baina abenduaren 6an itxi egingo da. Beste zerbitzu guztiak, aldiz, ez; irekita egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!