Gure esku dago

Tripontzia txartelek, 94.000 euro sari

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Kale Nagusian eta herriko denda eta tabernetan erosi daitezke txartelak, 'Tripontzia: burujabetzara bidean' istorio digitalarekin batean.

Gure Esku Dagok martxan jarri du berriro ere, Tripontzia kanpaina. Aurten, Ane Labaka eta Nerea Ibar­zabal eta Unai Gaztelumendik osatutako Tripontzia: burujabetzara bidean istorio sorta digitala deskargatzeko kodea daukaten txartelak jarri dira salgai, eta horiekin, 94.000 eurora arteko sarien zozketan parte hartu ahal izango da. Sari nagusia 60.000 eurokoa izango da eta 2.000ko 7 eta 1.500 eta 1.000ko zortzina ere izango dira.

Txartelak salgai daude Ada­rra, Adarraga, Aliprox, Epe­le, Ikus-Makusi, Lurreko, Oa, Peña, eta Ttilin Ttolon den­de­tan eta Aitan Etxe, Apeadero, Ara­­lar, Deportivo, Garin, Goiz Argi, Guria, Joxe Mari, Kitto, On­ddi, Rio­ja, Rufino, Txin­txua, Txilibita, Zinkoenea, eta Zin­tzarri taber­ne­tan. Os­te­gu­ne­tan Kale Nagusian ere salduko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!