KONTRAKANTXA

Kontrakantxa Gaztetxearen 13 urteak ospatzeko, festa giroa

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Kontrakantxa Gaztetxearen 13garren urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute.

Abenduaren 5eko bertso afariarekin hasiko da festa. Txartelak salgai daude Garin eta Goiz Argin.

Badator abendua ere, eta horrekin, Kontrakantxa Gaztetxearen urteurren festa. Aurten, 13 urte egingo ditu gaztetxeak, eta hori ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte.

Zuazubiskar, Bizkarra eta Martikorena, bertsotan

Egitarauari abenduaren 5ean emango diote hasiera. Aurrena, 19:00etan, Hilerokoa aldizkariaren ale berria aurkeztuko dute.

Ondoren, 21:00etan, bertso-afaria egingo da. Hiru lagun ariko dira bertsotan: Ane Zuazubiskar, Aitor Bizkarra eta Eñaut Martikorena. Txartelak dagoeneko salgai daude garin eta Goiz Argi tabernetan; bakoitzak 15 euro balio ditu.

Mendi buelta, hitzaldiak, eta gehiago, astebetez

Osteguneko txupinazoaren on­do­ren, astebetez luzatuko dira hu­­rren­go ekintzak, igandeko men­­di bueltarekin hasita. Aben­­du­ko bigarren astean egin­go dira ekitaldi potoloenak. Bes­­­te­ak beste, okupazioa eta etxe­bi­zi­tzen inguruko hitzaldia eman­go dute Gasteizko Etxe­bi­zi­tza Sindikatuko kideek hila­ren 13an, herri-bazkaria eta kon­tzer­tu­ak izango dira hi­laren 14an... Txartelak salgai jar­tze­an jakinaraziko dute. Eta bo­ro­bil­tzeko, garbiketa dei­tu dute hi­la­ren 15erako, 18:00etan.

Abenduak 5,
19:00etan, pintxo-potea eta Hilerokoaren ale berriaren aurkezpena.
21:00etan, bertso-afaria.

Abenduak 8,
08:00etan, mendi martxa Adarrara, eta bueltan, bazkaria.

Abenduak 11,
17:00etan, auzolana.

Abenduak 12,
18:00etan, pizza-potea eta argazki erakusketa.

Abenduak 13,
19:00etan, hitzaldia: okupazioa eta etxebizitza problematika (Gasteizko etxebizitza sindikatua).
21:00etan, jantoki-soziala.
22:30etan, Erroka.

Abenduak 14,
12:00etan, Gaztetxea kalera
14:30etan, herri bazkaria eta Zuttik elektrotxaranga.
22:30etan, kontzertuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!