Atletismoa

Hernaniko lasterkariak, Txindoki Krosean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Bihar jokatuko da, 09:45etatik aurrera, Laboral Kutxa Sariko bigarren proba Ordiziako Oiangu parkean. 

Gipuzkoako kross zirkuituko bigarren lasterketa bihar jokatuko da, 09:45etatik aurrera, Ordiziko Oiangu parkean. Laboral Kutxa Sariko bigarrena da Txindoki Krosa oraindela bi aste Irunen lehendabizikoa jokatu eta gero. Bertan Hernaniko korrikalariek emaitza onak lortu zituzten Ane Otaegi eta Anartz Artola buru izanda. 

Maila guztietan daude iragarrita lasterketak; Master sub-16tik hasi eta benjaminak arte, hauek etxekoak bakarrik:  16 urtez azpiko, 18 urtez azpiko, 20 urtez azpiko, senior eta 23 urtez azpiko, infantilak, alebinak eta benjaminak, denak bai mutil eta nesketan.
Ordiziko Txindoki Atletismo Taldeak antolatzen du urtero krosa.

San Silbestrerako hasi dira zapatillak berotzen

Bestetik, Hernaniko lasterkariak hasi dira zapatilak lotzen eta entrenamenduak planifikatzen 2019ko Wukroren aldeko San Silbestrerako. Urteroko moduan, abenduaren 31an arratsaldean jokatuko da lau kilometrotako ibilbidean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!