BOLEIBOLA

Hernaniko talde guztiek kiroldegian jokatuko dute asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Senior mutilek Bera Bera Bultz izango dute gaur aurkari, 16:00etan eta neska seniorrek Ostadar, bihar, 12:00etan.

Asteburu honetan jokatuko duten Hernaniko boleibol talde guztiek Hernaniko kiroldegian dituzte partiduak. Bost talde izango dira guztira, batez ere gaur, eta bihar ariko direnak.
Euskal Ligan senior mutilek  gaur, 16:00etan, jokatuko dute Bera Bera Bultz talde donostiarraren kontra. Aurreko astean lehenengo porrota jasan zuen Navarvoleyren aurka eta gaurko partidua, nahiz eta etxean jokatu, ez da errazagoa izango. Bera Bera Bultz da Ligako liderra eta ez du partidurik galdu aurtengo denboraldian. Bostetik bost garaipen. 
Bihar egongo den partidu bakarra Hernani eta Ostadarreko neska seniorrena da. 12:00etan hasiko da norgehiagoka eta Lasarteko taldea garaitu behar du Hernanik partidurik galdu gabe jarraitzeko Gipuzkoako senior-jubenil mailan. Lau partidu jokatu dituzte eta denak irabazi.  Ez dago lider Arantzazuko Amak partidu bat gehiago jokatu duelako. 
Infantil nesken bi taldeak eta kadete talde batek Summaren kontra lehiatuko dute gaur, 13:00etan eta 13:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!