Hernani Getxo B-ren aurka, gaur eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Igerilekua itxita egongo da gaur 13:00etatik 14:30etara erabiltzaileentzat partidua jokatzen den bitartean

Pasa den asteko atsedenaldiaren ondoren waterpoloa berriz ere bueltan da hernaniarrentzat. Gainera, etxean jokatuko dute Euskal Ligaren Bigarren Mailako partidua, 13:30etatik aurrera igerilekuan. 

Oraingo honetan aurkariak bizkaitarrak izango dira, Getxo B. Bigarren mailan hiru multzo daude eta Sestao, Santoña eta Getxo B-rekin batera C taldean dago Hernani. 

Bigarren itzulia hasiko da gaur. Hernaniarrek partidu bat irabazi dute Santoñaren kon­tra eta berdinduta daude sail­ka­pe­ne­an Santoña eta Ge­txo­re­kin. Sestao da liderra hiru partiduak irabazita. Ber­din­ta­sun haundia dago tal­de­en artean eta joanekoan ge­txo­ta­rrek gol bakarreko aldearekin ira­ba­zi zuten euren etxean. Nor­gehiagoka ia denak erabaki dira gol bat edo biren aldearekin.

Beraz gaurko partidua irabazteko modukoa da eta horrek bigarren postura igotzea suposatuko luke eta aurrera pausoa.  jendea animatzera eta kirol desberdin bat ikustera animatzen da taldetik.

Partiduaren ondorioz igeri­le­kua ordu eta erdiz itxita egongo da erabiltzaileentzat. 13:00etatik 14:30etara egongo da itxita ki­rol­degiko piszina. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!