Xakea

Hernaniko Xake Txapelketa bihar erabakiko da azken jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Makarov, Edu Sanz eta Xerparen artean dago txapela. Hernaniko Haurren Txapelketa Azkara ere jokatuko da Kixkalen eta saioa 16:00etan hasiko da.

Hernaniko Xake Txapelketa iri­tsi da amaierara. Zazpigarren eta azken jardunaldiko nor­ge­hia­go­kak jokatuko dira bi­har,  arratsaldeko 16:00etan, Kix­kal Tabernan eta Hernaniko Hau­rren Txapelketa Azkarra ere jokatuko da ordu eta toki be­re­an, 14 urtetik beherakoen artean. 

Gero, arratsaldeko 18.30etan egingo da sari banaketa. Sariak izango dituzte, bi onenek, Her­na­niko onenak, lehenengo ema­ku­mezkoak eta txapelketa az­ka­rre­ko lehenengo bi haurrek. 

Txapelketa Makarov, Edu Sanz eta Xerparen artean dago. Ma­ka­rovek 5,5 puntu ditu, San­zek 5 eta Xerpak 4,5. Gainera, Ma­ka­rov eta Xerparen artean jo­ka­tuko dute. Edu Sanzek Martiarena du aurkari beste partida erabakiorrean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!