Autobusa, ostiralean Bilbora joateko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

EH Bilduk «Euskal Errepublika aldarrikatu nahi du» abenduaren 6rako, «batzuk Espainiako Konstituzioa ospatzen duten bitartean». Hori horrela, Bilbon, eguerdiko 12:00etan Bihotz Sakratutik ostiralean egingo den manifestaziora joateko dei egin du, eta jakinarazi du Hernanitik autobusez joan ahal izateko izen-emate zerrenda Garinen dagoela. «Euskal Errepublika izan behar da euskal herritarren babeslekua: berdinen Euskal Errepublika aldarrikatzen dugu. Enplegu duinak bermatuko dituena, soldata arrakalarekin amaituko duena, emakumeen eskubide guztiak bermatuko dituena, klima aldaketari eta bere ondorioez modu integralean helduko diona...». Hori guztia lortzeko, «EH Bildu egunero ari da lanean, esparru guztietan», gogoratu duenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!