Erremontea

Binakako hirugarren partidua, Barrenetxeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Ostegunean bigarren partidua ere galdu arren, puntu indibidualei esker, hirugarren dago. 

Juaneneak eta Barrenetxeak ostegunean Binakako Txapelketaren bigarren partidua ere galdu egin zuten, baina puntuazio berriari esker atzelari hernaniarra oraingoz finalerdietarako sailkatua dago. 33-40 galdu zuten Urriza eta Larrañagaren aurka eta atzelarien borrokan, nahiz eta partiduan 33 tantotan geratzeagatik puntu bakarra batu, Larrañaga baino puntuazio hobea lortu zuen. Guztira bost puntu batu zituen eta hirugarren dago sailkapenean hamaika punturekin. Aurreneko hirurak sailkatzen dira finalerdietara.
Hala ere, partiduak irabazi beharrean daude arazoetan ez sartzeko. Gaur dute aukera hori hirugarren jardunaldiaren hasieran. 16:00etan hasiko den jaialdian, Galarretan, Juanenea eta Barrenetxea, Ansa II eta Ionen aurka neurtuko dituzte indarrak.  
Ez da Binakakoaren partidu bakarra izango. Iragarrita dagoen hirugarren partidua ere txapelketakoa izango da eta bertan Uterga-Azpiroz, Matxin III eta Endikaren aurka ariko dira. Bi bikote hauek dira orain arte sendoen ibili direnak eta laurak sailkatuta daude, oraingoz, finalerdietara. Beste biak Urriza eta Barrenetxea dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!