ERRUGBIA

El Salvador aurkari gaur etxean Ohorezko Mailaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Bederatzigarren jardunaldiko partidua, Landaren, 16:00etan hasiko da bigarren sailkatuaren kontra. 

Hernaniko talde nagusia berriz ere bueltan da indarberrituta. Azaroaren 9an jokatu zuen azkenengo partidua eta hilabeteko azken egunean, gaur, 16:00etan SilverStorm El Salvador indartsuaren bisita izango du.
Bigarren partidua jarraian izango da etxean jokatuko dutena eta oraingoan ere Valladolideko talde bat izango dute aurrez aurre. Gainera, hau ere sailkapenean oso ongi kokatua dago, bigarren, sei partidu irabazi eta bi galdu dituelarik denboraldian zehar. Hernanik ordea ez du oraindik garaipena ezagutzen eta zortzi partiduak galdu ditu. 
Ez da aurkari errazena le­he­­nen­go garaipena lortzeko, bai­na Polidorik zuzendutakoak saia­tu­ko dira zaleei aurreneko lau pun­tuak eskaintzen. Beharra badago. 
Hernani azkena dago sail­ka­pe­ne­an hiru punturekin eta jardunaldi honetan arris­ku haun­dia dago aurreko sail­ka­tua­­ren­­gan­dik bi garaipenetara geratzeko. Gero horri buelta ema­tea zaila izango da. Hala ere, aurkari zuzenek ez dituzte  partidu xamurrak. 
21 egun hauetan jokalariak errekuperatzeko balio izan du. Denboraldia aurrera joan ahala hobekuntza nabaritu da jokoan, baina puntuak falta dira. El Salvadorrek oso talde sendoa du eta 80 minutuetan eman beharko da maila altua irabazi nahi baldin bada. 
Bigarren taldea bosgarren garaipenaren bila
Gauzak hobe doaz 23 urtez az­pi­ko bigarren taldearentzat. 14:00­etan jokatuko du, Lan­da­ren, Her­na­ni Atletico San Sebastianek El Salvadorren kontra. Hala ere ez da erraza izango, he­men ere Va­lla­do­lideko taldea bigarren bai­ta­go sailkatuta. Hernani zaz­pi­ga­rre­na da eta aukera ona da goiko postuetara hurbiltzeko.  Den­bo­ral­di eta es­pe­rien­tzi ezin hobea ari dira bi­zi­tzen taldeak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!