Dobera elkartea

Gabonetako oporretan aisialdiaz euskeraz gozatzeko, Negulekuak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00
Tailer desberdinak ere antolatzen dira, Negulekuetan

Hernanin eta Ereñotzun osatzen dira taldeak, eta aukera dago izena emateko. Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra egingo dira.

 

Dobera Euskara elkarteak Negulekuak antolatu ditu berriro ere, aurtengo Gabonetako oporretan aisialdiaz euskeraz gozatu ahal izateko. Ereñotzun eta Hernanin osatzen dira taldeak, eta izen-ematea irekita dago denetan.

Kantu, jolas eta irteera txikiak, goizez

Negulekuak abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra bitartean egingo dira, jai-egunak eta asteburuak kenduta, goizeko 09:00etatik 13:30etara.

Hainbat ekintza egiteko aukera izaten da: ipuin kontakizunak, tailerrak, jolasak, kantu saioak, irteera txikiak...

Izen-ematea, irekita

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete, dagoeneko.

Negulekuak 3 eta 10 urte bitarteko haurrei (2009-2016 artean jaiotakoei) zuzendutakoak dira. Astebetez izena emateak 50 euro balio ditu, eta bi astetarako, 90; Dobera-Kronikako bazkideentzat, berriz, 40 eta 75.

Doberan utzi behar da izen-emate orria, abenduaren 13a baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!