eli gorostegi

Gabonak zoriontzeko modu originalena

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Besteak beste, estudioa modu benetan originalean apaintzeagatik da ezaguna Eli Gorostegi argazkilari hernaniarra, eta aurtengo gabonetan ere mailari eutsi eta zoriontzeak erretratatzeko pronto dago Txirrita kalean.

Beste behin ere, ezin do­to­re­ago apaindu du Eli Gorostegi ar­gaz­ki­la­ri hernaniarrak Txi­rri­ta kaleko 11 zenbakian daukan estudioa, eta ga­bo­ne­ta­ko zoriontze per­tso­na­li­za­tu­ak sortzeko saio berezi eta zoragarriak eskaintzen ditu, herrian bertan.

Pack desberdinak aukeran

Argazki kopuruaren ara­be­­ra­­ko sorta desberdinak dau­de aukeran Elirenean. 5, 10 edo 12 argazki, prezioaren ara­be­ra, eta formatu digitalean edi­ta­tu­ak. Horiei, paperean kopiak, an­plia­zio­ak, itsasgarriak edota patrika egutegiak ere gehi­tu dakizkioke.

Aurrez hitzordua,  beharrezkoa

Saio haueterako propio pres­ta­tutako estilismo bereziak ere baditu Elik estudioan, baina adibidez, modu tradizionalago batean euskal jantziekin egin nahi izanez gero saioa, etxetik pres­ta­tuta etortzea eskatzen du ar­gaz­ki­lariak.

Argazki saioa egiteko au­rrez hitzordua eskatu be­har da 688 858 872 telefono zen­ba­ki­ra deituta, eta eskatutako or­denaren arabera emango da zita. 20 €-ko aurrerapena egin beharko da hitzordua ados­te­ko unean, dena den, kopuru hori amaierako preziotik des­kon­tatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!