Galarreta jai lai

Erremontea gertutik bizitzeko, beste hiru bisita gidatu aukeran

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

OsiƱagako auzotarrak eta astigartar batzuk ere izan dira Galarretan, bisita gidatua aprobetxatzen.

Tokia dago taldeetan, eta izena eman daiteke gaurko, eta abenduaren 7 eta 14rako. Doan da. Parte hartzeko, jarri Kronikarekin harremanetan.

 

Osiñagako auzotarrak izan dira azkenak, Galarretako frontoia eta erremontearen inguruko sekretuak ezagutzeko bisita gidatuarekin gozatu ahal izan dutenak. Pasa den asteburuan izan ziren, eta bisita «oso interesgarria» izan zela aitortu dute. «Jokoan ere ibili gara, bakoitzak ahal zuen bezala! Baina oso ondo pasa dugu». Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkiete Oriamendiri, eta «batez ere, Endika Barrenetxeari, bere jarrera eta azalpenengatik».

Beste hiru bisita, aukeran

Osiñagakoak ez dira aurrenekoak izan Galarretako bisita gidatuekin gozatu dutenak, eta ez dira azkenak ere izango, beste hiru bisita egingo baitira.

Horietan aurrenekoa, gaur. Taldea osatu da, baina badago tokia oraindik. Joateko, Kronikarekin jarri behar da harremanetan, 943 33 08 99an edo whatsapp bidez 688 660 714 mugikorrean, edo kronika@kronika.eus helbidean. Banaka, binaka edo taldeka eman daiteke izena.

Gaurko bisitaz gain, abenduaren 7 eta 14ean egingo direnetan ere badago tokia. Arratsaldez egiten dira, 15:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!