Ikasle Abertzaleak

Emakumeenganako indarkeriaren aurka, «klase batasuna»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 29a, 00:00

Hernani BHIko ikasleek ere bat egin zuten Azaroaren 25eko aldarriekin.


Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, Hernani BHI institutuko ikasleek ere elkarretaratzea egin zuten eskolan bertan, Ikasle Abertzaleakek deituta. 

Indarkeria matxistaren aurka egiteko «klase batasuna» aldarrikatu zuten, eta «emakume langileon borroka, Euskal Eskola Nazionalista eraikitzeko» oinarri gisa. Eskolako patioan egin zuten argazkia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!