Urumea Herri Gunea

Jantoki beganoa irekiko da gaur berriro, bingoaren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 29a, 00:00

Collage Feminista tailerra egin zen asteartean, Arte Gela inauguratzeko.

Sarrerakoa, plater nagusia eta postrea 5 eurotan izango dira, 20:30etatik aurrera. Ondoren, bingoa.

Arte Gela berria inauguratzen hasi zuten astea asteartean, Uru­mea Herri Gunean, eta Amalia de la Matak tailerra eman zuen bertan, estreineko egu­­ne­­an. Collage Feminista osa­tze­­ko aukera izan zuten ber­ta­ra­­tu­ta­koek, horretarako egun­ka­ri, aldizkari eta kartel edo pa­­per zaharrak erabilita.

Asteburuari begira, berriz, ekin­tza gehiago antolatu dira, gaur bertan hasita.

Tripa beteta sari bila, bingo musikatuan
Gaurkoan jantoki beganoa ire­ki­­ko dute berriro. Iluntzeko 20:30etatik aurrera izango da ber­tan afaltzeko aukera: sa­rre­ra­koa, plater nagusia eta pos­trea; menu osoa 5 euroren truke das­tatu ahal izango da.

Ondoren, bingo musikatua egingo da, jolas giroa luzatu eta ondo pasatzeko. Bertan, sariak irabazteko aukera ere izango dela aurreratu dute. Hain zuzen, irabazleak fanzinea, pegatina eta musika sorta eramango ditu etxera.

Bihar gehiago, dantzaldian
Segi egingo du egitarauak bihar ere. Dantzaldia antolatu dute, gaueko 21:00etatik 00:00ak arteko tarterako.

«Nahi dugun askatasunarekin mugitzeko espazioak behar ditugu»

Aurreratu dutenez, «estilo desberdinetako musikarekin go­­za­­tu eta aske dantzatzeko» an­to­la­tutako dantzaldia izango da. Besteak beste, reggaetoi, den­­bow, rap, kunbia, psytrance eta beste hainbat estilotako mu­si­ka jarriko da.

Baina bereziki nabarmendu dute «nahi dugun askatasunarekin mugitzeko espazioak behar» direla, eta beraz, diote: «hemen ez duzu matxirulorik aurkituko!».

Era berean, dantzatu nahi ez duena ere gonbidatu dute ber­taratzera, «lasai ego­te­­ko txokoa» ere egongo de­la­ko, «pikoteoa, fanzinea eta materiala» jarriko duten mahaian.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!