Pala

Finalerdietan gaur, palista jubenilak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 29a, 00:00

Gomazko Paleta txapelketan jubeniletako nesken taldeak finalerdiak jokatuko ditu gaur, Intxurre 2ren kontra, 20:00etan hasita kiroldegian. Alaitz Barrenetxeak, Maddi Iriondok eta Joana Tolaretxipik osatzen dute taldea. Aldiz, Ane Kerejetak eta Enara Maciciorrek berdinduta bukatu dute liga, Intxurre 2 eta Zumaiarekin, eta finalerditik kanpo geratu dira, laugarren eginda. Aurreneko mailako neskek ere jokatuko dute gaur, Su Berriren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!