Inmigrazinea

Pakistango jatorria daukan gazte norvegiarraren munduen talka, Inmigrazinea zikloa bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 29a, 00:00

Pelikula doan ikusi ahal izango da, eta ondoren, solasaldian parte hartu ahal izango da.

Zine zikloko azken pelikula jarriko du gaur Amher elkarteak, 19:00etan Biterin: 'El viaje de Nisha'.

Urrian eman zion hasiera Amher Kulturarteko Elkarteak Inmigrazinea zine zikloari, eta gaurko saioarekin emango dio bukaera. Zikloaren helburua da inmigrazioaren alderdi desberdinak ezagutu eta haiei buruz hausnartzea, pelikulen bitartez.

Gaurkoan, El viaje de Nisha, zikloko bosgarren eta azken filma ikusi ahal izango da, ohi bezala, 19:00etan Biterin, eta doan. Ondoren, ikusitakoaren inguruan hitz egiteko tartea izango da solasaldian. 

Pakistango alaba, Norvegiako nerabe
Pelikula honetako protagonista 16 urteko neska gaztea da. Nisha du izena, eta jatorriz pakistandarra da, baina Norvegian bizi da. Etxe­an, familiaren aurrean Pa­kis­tan­go neska perfektuaren pa­pe­ra beteko du, baina la­gu­ne­kin, Norvegiako beste edozein ne­ra­be bezala portatzen da, eta aitak mutil-lagunarekin da­go­e­la aurkitzen duenean, gaztearen bi munduek talka egingo dute.

Hori horrela, aitak Pa­kis­ta­­ne­­ra bidaliko du, europar gi­zar­te­tik banandu eta bere sus­traie­ta­ra itzul dadin ahaleginean.

Pelikula honek hainbat sari jaso ditu; besteak beste, 2017ko Goya saria, europar pelikula one­na­ri. Era berean, urte be­re­an Torontoko festibalerako au­ke­ra­tua izan zen.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!