kontrakantxa

'Eurocopa honi ez!' aurkezteko zita, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 28a, 00:00

2020ko Eurocoparen partiduak Bilbon jokatzearen kontrako mugimendua abiatu dute, eta gaztetxean aurkeztuko dute.

Espainian jokatuko da futboleko 2020ko Eurocopa, eta jakinarazi dute, Bilboko San Mames zela­ian lehiatuko direla ligax­ka­­ko hiru partidu, eta final zortzi­re­netako beste bat.
Erabaki horren kontra, Euro­copa honi ez! mugimendua jarri dute martxan, eta Buruntzaldea mailako aurkezpena egingo du­te bihar, Hernanin. Arratsal­de­ko 19:00etan izango da, Kontra­kan­txa gaztetxean: «hamaika arrazoirengatik, adierazi nahi du­gu ez dugula Eurocopa hau nahi, ez Bilbon eta ez Euskal He­rriko beste edozein hiritan». Biharko saioan emango dute, arrazoi guztien berri.

Jantoki soziala, ondoren
Mugimenduaren aurkez­pena­ren ondoren, beste hitzordu bat ere jarri dute, Kontrakantxan: jantoki soziala zabalduko dute, iluntzeko 21:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!