udala

Hiribus zerbitzuaren azterketa egingo dute Udalak eta Garraio Agintaritzak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 28a, 00:00
Indarkeria matxistaren kontra altxatu ziren emakumezko udal hautetsiak, banan-banan.

Aho batez onartu zuten Plenoan, zerbitzuaren lizitazio berria egiteko garaia dela eta. Taxien tarifak %0,8 igotzea ere adostu zuten.

HERNANI  UDALA
Asteartean bildu zen Hernaniko Udaleko Plenoa, ohiko deialdian; eta aho batez onartu zituzten gai gehienak. Horietako bat izan zen, Hiribus zerbitzuaren azter­keta egiteko hitzarmena sina­tzea, Gipuzkoako Garraio Agin­ta­ritzarekin: «Hiribusaren lizi­ta­zio berria egin behar da, eta in­te­resgarria iruditu zai­gu azter­keta egitea, ikusteko alda­ke­tarik egin behar den», azal­du zuen Koro Etxeberria zine­gotziak. PSE-EEko Ricardo Cres­­pok zoriondu egin zuen Udal Gobernua: «behin eta be­rri­ro eskatu dugu azterketa».

Aho batez onartu zituzten, baita ere, 2020rako taxien tari­fak: %0,8koa izango da igoera.  
Hori baino lehen, kontuhar­tzailearen txostenak dioenaren berri eman zuen Isa Sanchez oga­­sun zinegotziak. 2019ko udal au­rre­kontuaren exekuzio-maila eman zuen aditzera: «gastuen %68 dago baimenduta, eta sa­rre­­ren %75». Orain Hernaniko Ja­ione Aristregik na­barmendu zuen, «soilik %25ekoa» dela in­ber­tsioen exekuzioa: «oso ko­puru kaxkarra da». San­chezek erantzun zion, inber­tsio batzuk eginda egon arren, faktu­rak ordaindu arte ez direla pasatzen exekutatuetara.

Atzeratu egin zuten, aldiz, bosgarren puntua, Zikuñagako  papeleraren haunditzea baimen­­tzeari buruzkoa, URAren txos­tena ez delako iritsi oraindik. EAJ-PNVko Andoni Amonarraizek proposatu zuen, ez itxoitea hu­rren­go plenora, eta txoste­na ja­so­tzean ezohiko pleno bat egitea. 

Ondoren, onartu zuten alda­keta egitea, Berriak merkatari eta ostalarien elkarteari ematen zaion zuzeneko dirulaguntzaren hitzarmenean: «aurten onartu dugu 17.000 eurotik 27.000 eu­rora igotzea dirulaguntza, baina teknikoki aldaketa bat egin be­harra geneukan orain», azal­du zuen Isa Sanchezek. Aristregik salatu zuen, «esku batekin mer­kataritza txikiari lagundu, bai­na bestearekin Galarretan beste merkataritza gune haundi bat baimendu» egin duela Udal Gobernuak; eta Xabier Lertxundi alkateak eskatu zion hori esan aurretik informatzeko: «erabaki hori hartu aurretik, merkatarie­kin eta Berriakekin hitz egin genuen», adierazi zuen.

Indarkeria matxistaren kontra, udal hautetsiak
Plenoaren bukaeran, beste pun­tu bat txertatu zuten, aza­roaren 25aren bueltako adierazpena ira­kurtzeko. Emakumezko udal hau­tetsiek hartu zuten hitza, eta go­goan izan zituzten indar­keria ma­txistagatik erailda­ko ema­­ku­meak; bereziki, Charo Ro­man De la Fuente hernaniarra, 2011n erail zutena. Ple­noan zi­ren Romanen se­nideak ere.

Beltzez jantzita agertu ziren Plenora zinegotzi guztiak, eta minutu bateko isi­lunea gorde zuten bukaeran.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!