udal euskaltegia

«Mingaina astindu eta euskeraz hitz eginez ondo pasatzeko» zita bikoitza gaur, Mintzodromoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 28a, 00:00
Mahaiaren bueltan elkartuko dira partehartzaileak, euskeraz hitz egiteko.

Biterin egingo dute, 10:00etan eta 19:00etan, Hernaniko Udal Euskaltegiak antolatuta. Parte hartu daiteke oraindik ere, bertara azalduta.

Beste urte batez, Mintzodromoa an­­to­latu du Hernaniko Udal Eus­kaltegiak, Euskeraren Egu­na­ren bueltan. Gaur izango da, Biterin, eta bi txandatan egingo dute: goizeko 10:00etan aurre­ne­koa, eta arratsaldeko 19:00etan bigarrena. «Epelean bilduko ga­ra, mingaina astindu eta, eus­keraz hitz eginez, une atsegin bat pasatzeko asmoz», nabar­men­du dute. Euskeraren Egune­rako beroketa gisa balioko du.

Parte hartzeko, izena eman behar zen, azaroaren 22ra arte; baina azaldu dute, oraindik ere izango duela parte hartzeko au­kera, nahi duenak: bertara azal­tzea nahikoa izango da: «badakizu, azaldu bi saioetako edozeinetan. Animatu, eder­ki pa­sako dugu eta!».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!