INMIGRAZINEA

'El viaje de Nisha' etzi, itxiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 27a, 00:00

Etzi bukatuko da, ostiralarekin, Inmigrazinea zikloa, Amher elkarteak antolatuta. Eta itxiera emateko, El viaje de Nisha pelikula jarriko dute, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bizitza bikoitza daukan 16 urteko neska da Nisha, filmeko protagonista, eta Norvegian bizi da: Pakistango neska perfektua da, batetik; baina bestetik, Norvegiako nerabe bat da lagunekin, besteak bezalaxe. Aitak mutil lagunarekin topatzen duenean, bere bi munduek talka egingo dute, eta europar gizartetik aldenduz, Pakistanera bueltan bidaliko du aitak. Iram Haq zuzendariak, bere esperientzia pertsonalean oinarritu du filmaren kontaketa. Doakoa izango da sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!