Merkataritza

Eukene jantzidenda, Beterri-Buruntzako bitxia

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 27a, 00:00
Eukene Rodrigo, jasotako diploma eta garaikurrarekin.

Hernaniko denda izendatu zuten eskualdeko onena, Gipuzkoako '10 bitxiak' sarien banaketan, joan den ostiralean.

Dagoeneko banatu dituzte Gi­puzkoako Bazkundeak eta Mer­kataritzako Bulego Tekni­koek, 2019ko 10 bitxiak sariak; Gipuz­koako merkataritza enpresen sa­riak, hain justu. Probintziako hamar denda nabarmenenak saritu zituzten, eskualde bakoi­tzeko bat; eta Beterri-Burun­tza­­koa, Hernanira etorri da: Eukene jantzidenda izendatu dute, es­ku­aldeko bitxia. Eskualde ba­koi­tzeko merkatarien botoekin erabakitzen da zeini eman.

Eukene Rodrigok, denda­­ren jabeak, jaso zuen saria, joan den ostiralean egin zuten eki­taldian, Donostian, Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan. «Oso oso pozik» azaldu da, izen­da­pe­na­­rekin, eta ilusio berezia egin dio, es­ku­aldeko guztien artean Euke­ne jantzidenda aukeratu izanak. Dagoeneko jarri ditu ga­rai­ku­rra eta diploma, dendako eskaparatean ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!