Zineforuma

'Sara' dokumentala, Kurdistani elkartasuna erakusteko saioan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 27a, 00:00

Sakine Cansiz iraultzaile feministaren bizitza kontatzen du 'Sara' dokumentalak.

Biterin jarriko dute,  gaur 18:00etan, eta Turkiaren inbasioari buruzko bideo bat ere bai, ondoren. Eztabaida gidatua izango da bukaeran.

Gipuzkoako hainbat herritan antolatu dituzte ekintzak, egun hauetan, Kurdistani elkartasu­na erakusteko; eta horietako bat, Hernanin izango da, gaur bertan: zineforuma antolatu du­te, arratsaldeko 18:00etan ha­sita, Biteri kultur etxean.

Horrela, jarriko dute Sara; jiyana min her ser bû (Sara; nire bizitza osoa bo­rroka izan zen) fil­ma, Sakine Cansiz iraultzaile feminista kurduaren bizitza kon­tatzen duena. 2013an erail zuten, Turkiako zerbitzu sekre­tuek. «Kurdistango Langileen Alderdiko sortzaileetako bat izan zen, eta Turkiako estatu faxis­taren aurka erresisten­tzian al­txa zen aurreneko ema­ku­­me­e­ta­koa», nabarmendu dute. Dér­­sim Zérevanek zuzendu du dokumentala, eta bertan, Saki­ne Can­sizen ibil­bi­dea eta izaera des­kribatzen dute, haren lagun eta kideek. 2015ean grabatu zuten, eta 95 minutuko iraupe­na dauka.

Horren ondoren, beste doku­mental bat jarriko dute, Tur­kia­ko inbasioaren inguru­koa. Eta bukatzeko, eztabaida gida­tua egingo dute, ikusitako bi dokumentalei eta gaia­ri buruz.


Kontzentrazioa larunbatean, Anoetako estadioan

Kurdistani elkartasuna erakus­teko ekintzek, abenduaren 7an izango dute azkeneko hitzordua, Durangon egingo dute manifes­tazio nazionalarekin.

Baina horren aurretik, beste zita bat ere jarri dute, Donostian. Kontzentrazioa egingo dute la­runbat honetan, Anoetako esta­dioaren aurrean, arratsaldeko 17:30etan. Bertan salatuko dute arma­gintzaren industria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!