Xakea

Makarovek aurrera pauso haundia

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 26a, 00:00

Evgeny Makarovek pauso haundia eman du Hernaniko Xake Txapelketa irabazteko. Seigarren jardunaldian partida erabakiorrak jokatzen ziren eta Makarov lider irten da bertatik. Igandeko partidan
irabazi egin zuen Udo Esnaolaren kontra eta 5,5 puntu batu ditu dagoeneko jardunaldi baten faltan. Esnaola lau punturekin laugarren
postuan dago. Bigarren postuan kokatu da Edu Sanz, Martiarenari,
irabazi eta gero. 5 puntu ditu Sanzek. Xerpa dago hirugarren 4,5
punturekin eta Ramosek ere 4 puntu ditu, Esnaola eta Martiarena bezala. Igandean jokatuko da zazpigarren eta azken jardunaldia
Kixkalen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!