BOLEIBOLA

Porrotez betetako asteburua izan da, Boleibolean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 26a, 00:00

Larunbatean jokatu zuten Hernaniko neskak, eta garaipena lortu zuten.

Ahazteko moduko asteburua izan da askorentzat boleibolean, senior neskentzat aldiz  ospatzekoa, hauek izan baitira irabaztea lortu duten talde bakarra, 3-2 emaitzarekin.

PORROTEZ betetako aste­bu­rua izan da pasa dena, senior neskak izan baitira garaipena lor­tu duen talde bakarra, beste guztiak porrotarekin itzuli dira etxera. 
Txikietan, infantil neskak par­­­­t­idu orekatuak jokatu dituzte; Infantil Neskak Bat taldeak For­tuna Txiki izan zuen aurkari, eta Infantil Neskak Bik berrriz Laskorainen aurka jokatu zuen, Tolosan. Ezin izan zietene aur­kariei aurrea hartu eta bi taldeak porrotarekin amaitu zuten parti­dua. 
Kadete neskak Bat taldeak, Summa Aldapeta izan zuen a­­­­u­r­­­ka­ri, eta emaitza 0-3koa izan zen. Kadete Neskak Bi taldeak ere emaitza berbera lortu zuen Tolosan, 3-0. 
Boleiboleko  taldeko entrena­tzaileek adierazi dute, lau talde hauek hasierako txapelketa ari direla jokatzen. Urtarrilean hasiko da Gizpuzkoako Liga, eta bertan jokatzeko ederki etorriko zaie praktikatzea.

Senior taldeak, emaitza gazi-gozoak
Senior taldekoek emaitza gazi- gozoak lortu dituzte pasa den asteburuan. Neskek bosgarren garaipena lortu dute, segidan. Beraz partidu guztiak irabazi ditu­zte, eta hori zoriontzekoa da.  Hala ere, larunbateko par­ti­dua ez zen erraza izan, se­ni­or neskek sufritu ostean, 3-2ko emaitzarekin lortu zuten garaipena. Jokoa oso parekatua ze­goen, baina Hernaniko ne­s­kek hartu zuten aurrea. Azken setean, etxekoak izan ziren pa­r­tiduaren jaun eta jabe eta partidua lasaitasunez amaitu zuten. 
Senior mutilak berriz  Berri­ozarreko kiroldegian izan ziren, asteburuko partiua jokatzen Navarvoley taldearen au­rka. Aurreneko bi setetan, He­r­na­niko mutilek ederki bo­rrokatu zuten, hala ere nafar­tarrak erraz menperatu zituzten her­na­niarrak. Azkenik, 3-0 e­­ma­­­­i­­­tzarekin amaitu zuten partidua, nafarren alde. 
Orain berriz, hurrengo pa­r­ti­durako indarrak hartu eta prestatzea besterik ez zaie gel­ditzen senior mutil taldeari. Bera Bera Bultz taldea izango da datorren larunbatean Her­naniko senior mutilen aur­ka ariko dena.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!