Eskubaloia

Bi garaipen, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 26a, 00:00

Kiroldegiko bigarren pistan jokatu zituzten partiduetako batzuk, igandean.

Ez dute nahi bezain asteburu ona izan, oraingo honetan, Hernaniko Eskubaloi Taldeko kideek. Zortzi partidutatik, bi besterik ez dituzte irabazi, eta beste sei, aldiz, galdu egin dituzte. 

Etxean ere, garaipen bakarra hernaniarrek

Asteburu honetako partiduen erdia, gainera, etxean jokatu dituzte hernaniarrak, eta datuak ere, oso antzekoak dira. Lautik, bakarra irabazi dute kiroldegian. Kadete mutilen partidua izan zen hori; 34-24 irabazi zuten, Andoaingo Leizaranen kontra. Galdu egin zuten, berriz, infantil mutilek Bidasoaren kontra (17-41); kadete neskek  Bergararen aurka (34-24); eta jubenil neskek, Urnietarekin lehian (12-32).

Etxetik kanpo, Bera Beraren kontra irabazi zuten infantil neskek, 8-16. Eta galdu egin zuten: Zumarragaren kontra, infantil mutilek (19-14); kadete mutilek, Urolaren kontra (33-25); eta azkenik,  jubenil mutilek ere galdu egin zuten, Amenabarren kontra.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!