Erremontea

Finalerdietarako txartelak gero eta gertuago, Uterga eta Azpirozek

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 26a, 00:00

Larunbatean erraz gailendu zen bikotea, Ansa II eta Ionen aurka. Sailkapenean aurrenekoak dira biak, aurrelari eta atzelari postuetan. 

Erremonteko Binakako Txapelketa aurrera dijoan heinean, txapelketako nondik-norakoak argitzen ari gara. Bide horretan, erraz gailendu ziren larunbatean Uterga eta Azpiroz, Ansa II eta Ionen aurka, 40-23.
 
Garaipen honek, bultzada eman dio bikoteari aurrera egin, eta sailkapenaren gailurrean mantentzeko. Horri esker, finalerdietarako txartelak gero eta gertuago dauzkate. 

Izan ere, biak lider daude sailkapenean, Uterga aurrelari gisa, hamaseitik hamasei puntu lortuta, eta Azpiroz, aldiz, atzelari bezala, hamalau punturekin. 

Jaun eta jabe, ia hasieratik

Emozio askorik gabeko partidua izan zen; izan ere, nahiz eta hasieran lortu zuten berdintzea, bederatzigarren tantotik aurrera, Uterga eta Azpiroz izan ziren partiduaren jaun eta jabe.

Haien artean, bereziki, Uterga nagusitu zen, dudarik gabe. Hain zuzen, 22 tanto eta lau akats besterik eginda bukatu zuen norgehiagoka. Eta ezin hobeto lagundu zion, horretan, Azpirozek; hiru tanto sakean egin baitzituen. 

Horri esker, lider daude biak, haien sailkapenetan, eta sorpresarik ezean, finalerdietan izango dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!