Bertsolaritza

Beñat Gaztelumendi ere finalera, puntu gehiagorekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 25a, 00:00

Beñat Gaztelumendi atzoko saioan; atzean, Asier Azpiroz.

Oiartzunen atzo irabazita, finalerako sailkatu da Hernaniko Bertso Eskolako bigarrena; Laburu baino 5 puntu gehiagorekin, gainera: 506.

Ez zen oso saio distiratsua izan atzo Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatutako Gipuzkoako Bertso Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Baina giroa ezinhobea izan zen; aretoa lepo, hernaniar ugari zegoen publikoaren artean.

Saioa Beñat Gaztelumendi añorgarrak irabazi zuen, eta beraz, Hernaniko Bertso Eskolako bigarrena da, finalerako postua lortu duena. Aurrenekoa Agin Laburuk lortu zuen. Hark 501 puntu egin zituen, eta Gaztelumendik, 506.

Asier Azpiroz zubietarra, berriz, laugarren izan zen atzo 463 punturekin, eta badauzka aukerak Ilunbera iristeko. Bigarren, Alaia Martin izan zen (493,5); hirugarren, Ane Labaka (472,5); bosgarren, Iñigo Mantzizidor (453); eta seigarren, Amaia Iturrioz (438).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!