Galarreta Jai Alai

Gazteek aukera, Galarretara doan joateko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 25a, 00:00

Erremonte ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute 15 urtetik gorako gazteek, abenduaren 9, 11, 16 eta 18an, astelehenetan 16:45etatik 18:45etara, eta asteazkenetan, 17:30etatik 19:30etara. Doan izango da, Erabaki Hernani parte-hartze prozesuan onartutako proposamenetako bat izan baitzen, eta Udalak eta Gipuzkoako Gaztematika sareak babesten baitu. Hala ere, izena ematean 10 euroko fiantza eskatuko da. Izena, kiroldegian edota Gaztelekuan eman behar da; biharkoa da azken eguna.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!