Santa Barbara

Laguntza astero, Alkoholiko Anonimoek

Kronika - Erredakzioa 2019ko azaroaren 24a

Alkoholarekiko menpekotasuna gaixotasuna dela azpimarratzen du Alkoholiko Anonimoen Santa Barbara elkarteak, eta laguntza eskaintzen du astero, Sandiusterriko behealdean daukan bulegoan. Astelehen eta ostiraletan terapiak egiten dira gaixo daudenekin, 19:30etan, eta asteazkenetan, 18:30etan, senide eta lagunak biltzen dira. Bilera informatibo irekiak ostegunero izaten dira, 19:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!