Gure Esku Dago

Tripontzia komiki digitalaren truke, 94.000 euroren zozketan parte

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 25a, 00:00

Gure Esku Dagok salgai jarri ditu txartelak, 'Tripontzia: burujabetzara bidean' istorio sorta digitala erosi eta zozketan parte hartzeko. 

Urte bukaerarekin batera, Gu­re Esku Dagok martxan ja­rri du berriro Tripontzia kan­pai­na. Aur­ten, Tripontzia: bu­ru­jabetzara bi­dean istorio sor­ta digitala lor­tzeko txartelak ero­sita, 94.000 euro arteko sa­rien zozketan par­te hartu ahal izango da.

Ane Labaka eta Nerea Ibar­zabal, Txakur Gorria sortzaileen kolektiboko kideek idatzitako 7 istoriok osatzen dute istorio sorta digitala eta Unai Gaztelumendi diseinatzaile eta ilustratzaileak egin ditu marrazkiak. Erosten diren txartelen aurrealdean egon­go da komiki digitala lor­tze­ko kodea, eta bestaldean, zoz­ke­tan parte hartzeko zebakia. Sari nagusia 60.000 eurokoa izango da; 2.000ko zazpi eta 1.500 eta 1.000ko zortzina ere izango dira.

Hernanin, Kale Nagusian ja­rriko dira txartelak salgai, os­tegunero, eta hainbat den­da eta tabernatan. Zozketa urta­rri­laren 16an egingo da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!