Bakarrizketak

Heriotza, mugak eta zahartzaroa hizpide, baina barre algarak eraginez

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 25a, 00:00

Kike Parra, Telmo Irureta eta Jexux Eizagirre ariko dira bakarrizketa saioan.

Bakarrizketa saioak egingo dituzte Telmo Iruretak, Kike Parrak eta Jexux Eizagirrek azaroaren 27an, 19:00etan Biterin. Doan izango da.

Koxka elkarteak arratsalde p­a­sa umoretsua egiteko pro­po­samena egin du azaroaren 27rako, da­to­rren asteazkena, eta herritar guz­tiak gonbidatu ditu gozatzera. Bakarrizketa umo­retsuen saioa an­tolatu du, 19:00etan hasita, Bi­terin, eta doan izango da.

Telmo Iruretaren berriena, eta beste bi
Denera, hiru bakarrizketa saio egingo dituzte hiru kontalari ezinhobek. Aurrenekoa Telmo Iru­reta aktorea izango da. Ohol­tza gainean lehendik iku­si du­enari ezaguna egingo za­io Iru­retaren umore beltz zo­rro­tza, baina emanaldi berria tau­la­ratuko du oraingoan: Cuando te mueras. Gaztelaniaz izango da.

Bigarren bakarrizketa saioa, berriz, hernaniar baten esku egon­­go da: Kike Parrak Tetris izen­­­burupean egingo du bere ema­­­naldia. Hau ere, gaztelaniaz. Bai Irureta eta baita Parra ere gur­pil­dun aulkian mugitzen dira, arra­zoi desberdinak medio, eta ho­rrek eragiten dituen mu­ga, aukera, egoera barregarri edo­­ta deserosoak izango dituzte hizpide.

Hirugarren eta azken sa­ioa, berriz, Jexux Eizagirrek egin­go du, euskeraz. Gaia ere, desberdina izango da: Pitopausia.

Zeinu hizkuntzan ere bai
Mugak gainditzen abilak, itzul­tzailea izango dela aurreratu du­te, baita zeinu hizkuntzan ere.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!