Urumea Herri Gunea

Artea, gastronomia eta musikarekin, zita bana

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 24a, 00:00

Asteartean Collage Feminista tailerra emango da. Jantoki beganoa ostiralean irekiko da, eta larunbatean dantzaldia egongo da.

Ekitaldiz betetako astea hasiko du bihar Urumea Herri Guneak: Arte Gela irekiko da, tailer ba­tekin, eta jantoki beganoa ja­rriko da berriz martxan. Bes­talde, dantzaldia egingo da.

Arte gelaren irekiera, aurrena
Hasteko, asteartean Arte Gela inau­guratuko da 18:00etan, Ama­lia de la Matak emango du­en Collage Feminista taile­rra­rekin. Materiala izango da, bai­na egunkari edo aldizkari za­harrak eta guraizeak eramateko go­mendatu dute. Gaztelaniaz izango da tailerra.

Inauguratu ez, baina berriro irekiko den gunea izango da, bestalde, jantoki beganoa. Os­ti­ralean afaltzeko aukera izan­go da, 20:30etatik aurrera, eta on­doren, bingo musikatua egingo da, eta sariak izango dira.

Astea borobiltzeko, larun­ba­tean, hilak 30, dantzaldia egingo da, 21:00etatik aurrera, mota guz­tietako musikarekin. «Matxirulorik ez dela izango» ziurtatu dute.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!