Bertsolaritza

Finalerako lehian gaur, beste bi

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 24a, 00:00

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa egingo da gaur, 17:00etan Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, eta bertan ariko dira Hernaniko Bertso Eskolako beste bi bertsolari: Beñat Gaztelumendi añorgarra eta Asier Azpiroz zubietarra. Agin Laburuk lortu du dagoeneko finalerako txartela, eta gauza bera egiten saiatuko dira hauek, gaur. Martikorena eta Unai Gaztelumendi sailkapen osoaren zain daude. Sarrerak Oiartzunen erosi ahal izango dira, 16:00etatik aurrera, edo: www.bertsosarrerak.eus.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!