Atzo arratsaldean, Indarkeria sexistari aurre egiteko ikus -entzunezko lehiaketako sari banaketa izan zen Hernanin, arratsaldeko 18:30etan. Kategoria bakarra egin da aurten, hiru bideo aurkeztu baitira. Horietatik irabazlea: Nola izan behar du, bideoa izan da. Gaur, Bilbon (Azkuna Zentroa, Alhondigan) izango da sari banaketa nagusia, arratsaldeko 16:30etan hasita, segidan hainbat ekintza egingo dira.