LOKAL HUTSEN KUDEAKETA

Lokal hutsen kudeaketa, Lizeaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Proiektu berri bat jarri da martxan Lizeaga auzoan, Hernaniko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Proiektuaren helburu nagusia auzoetan jarduerarik gabeko lokalak aztertzea eta soluzioak ematea izango da.

Martxan da Lokal hutsen m­o­­bi­lizaziorako kudeaketa sis­­­­te­­­­­­­­­­­ma eta laguntza teknikoko pro­­i­ektua, Lizeaga auzoan. Her­na­niko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Hala ere, azterlan honetan hiru erakundek hartzen dute parte, hala nola, Ad asociados, RB3 Innovación Urbana Integrada eta Gislan kooperatibak.

Antolatzaileek adierazi dute, auzoetan jarduerarik gabeko lokalak aztertu, horien inpaktua murriztu eta soluzio konplexuak planteatu nahi dituztela, eta horrez gain, «hau ahalbidetuko duten sistema eta aplikazio informatikoa garatu nahi dugu». 

Hori dela eta, Lizeaga au­zoa hautatu dute, honen di­sei­nua definitu eta egokitu aha­laizateko, «honela izaera es­­pe­­ri­men­tala duen proiektua izanda, beste lekuetan aplikagarria izan­go da».

Bizilagunen parte hartzea be­ha­rrezkoa dela adierazi dute proeiktuan buru belarri da­bil­tzan antolatzaileek, «proiektua behar bezala tokiko ezaugarri eta beharrei egokitzeko». 

 

Hutsik dauden lokalek, sortzen dituzten arazoak
Herrietan, hainbat eta hainbat lokal egoten dira hutsik, den­bora luze batean, eta honek, hi­ri­gin­tza, ekonomia eta gizarte ego­era ahultzen dute. Hori dela eta, Asociados, Gislan eta RB3 Inno­vación Urbana Integrada en­pre­sek proiektu hau sortu dute, Hernaniko Udalaren eta Eusko Jaur­laritzaren babesarekin. 


Ikerlanaren helburua
Proiektu honen helburua, au­zo­etan jarduerarik gabeko lokalak az­ter­tzeko, horien inpaktua mu­rriz­teko eta soluzio kon­ple­xuak planteatzeko, sistema bat  sortzea da, «eta horrez gain, honi lotutako aplikazio in­for­ma­tikoa garatu nahi dugu». Be­raz, Hernaniko Lizeaga auzoa hau­tatu dute proiektu honi ha­si­era emateko, eta Lizeaga au­zo­aren diseinua definitu eta ego­kitu ahal izateko. 

 

Lan saio kolektiboa proposatzen dute proiektuko kideek, «arazoari buruz hausnartzeko eta konponbide posibleak aurreikusteko»

 

Analisia egiteko, urratsak
Proiektu honek, aurretik analisi bat behar du, eta hainbat urrats emango dituzte horretarako, hala nola, dokumentu azterketa, lo­kalei egingo diren bisita bereziak «jabeekin aurretik hi­tzor­dua zehaztuz», auzoko bi­zi­lagunei egingo zaikzien elkarrizketak, baita jarduera duten lokalen kudeatzaileekin ere. Era berean, lan saio ko­lek­ti­boa proposatzen dute antolatzaileek, «arazoari buruz hausnartzeko eta konponbide posibleak aurreikusteko». 

 

Parte hartzea eskatzen da
Auzokoen parte hartzea be­ha­rrez­koa dela adierazi dute, «oso garrantzitsua da» gaineratuz. Azterlanaren helburua, to­kia­re­kin bat datozen proposamenak plan­te­a­tzea delako, «tokiko iza­e­ra­ri eta nortasunari egokituz». 

Beraz, proiektuaz arduratzen den lantaldean erronkaren bat egitera animatu nahi ditu he­­rri­­ta­­rrak, «jaso daitezkeen ho­be­kun­tzak auzoari mesede egin diezaioten». Parte hartu nahi izanez gero, harremanetan jarri kooperatibarekin, helbide elektronikora idatziz: gislan@gislan.eus.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!