Erremontea

Uterga-Azpiroz eta Ansa II-Ion, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Binakako Txapelketaren hirugarren partidua izango da, 16:00etan Galarretan. Herenegun irabazi egin zuten Ansak eta Ionek (40-39).

Ezin berdinduagoa ari da izaten Binakako Txapelketa, aurreneko jardunaldietan. Eta hala eraku­tsi zuen osteguneko partiduak ere. Tanto bakarreko aldearekin erabaki zen, txapelketako hiru­garren partidua: 40-39 nagusitu ziren Ansa II eta Ion, Matxin III eta Endikaren kontra.

Sailkapenerako puntu bana­ketak, ordea, honakoak utzi zi­­tuen: Ansak sei puntu jaso zi­tuen, lau irabazteagatik eta bi aurrelarien artean tanto alde txikiena lortzeagatik; Matxinek alderantziz, bi puntu porro­ta­rekin, baina lau aurrela­ri one­na izateagatik; Ionek zortzi pun­tu jaso zituen, Endikak adina tan­to baina akats askoz ere gu­­txia­go eginda; eta lau puntu lor­tu zituen Endikak, bi emaitza­­re­kin eta bi banakako balorazioan.

Ondo ekin dioten bi bikote, elkarren kontra gaur

Gaur bertan jokatuko dute be­rri­ro, Ansak eta Ionek; eta aurrean, garaipenarekin ekin dion beste bikote bat izango dute: Uterga eta Azpiroz. 16:00etan hasiko da jaialdia Galarretan, eta bigarren partidua izango da.

Aurrenekoan, berriz, Aritz Zubiri goizuetarrak jokatuko du. Urrutia IIrekin ariko da, Be­ñat eta Larrañagaren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!