OLATZ ZUGASTI

«Inolako asmorik gabe sortutako lan hau, niretzat oparitxo bat izan da»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Zugastik kontzertua eskainiko du abenduaren 5ean Biterin, Orion Zuzenean disko bikoitza aurkezteko.

Olatz Zugastik Orion zuzenean diskoa aurkeztuko du abenduaren 5ean, 20:00etan Biteri Kultur Etxean. Sarrerak astelehenetik aurrera izango dira salgai, Biterin bertan 7,5 euroan.

Olatz Zugastik urriaren 25e­an­ kaleratutako Orion zuze­ne­an diskoa aurkeztuko du aben­­du­aren 5ean, Biteri Kultur Etxe­an arratsaldeko 20:00etan. Herna­ni­a­rraren bakarkako bos­garren lana da hau eta baita bere le­he­nen­go zuzeneko diskoa ere, Orio­­ko Kiroldegian aurtengo mai­­a­­tza­ren 4an eskainitako kon­tzer­­tuaren zuzeneko diskoa baita.

Disko bikoitz honetan, Gra­txi­na Lertxundi, Ander Ederrak, Ander Zulaikak eta Amaiur Caja­raville musikariek ere parte hartu dute eta aste­lehenetik au­rrera izango dira sarrerak sal­gai, Biterin bertan 7,5 euroan.

Nola sortu zen zuzeneko emanaldi hori disko bihurtzeko ideia?

Horretarako batere asmorik gabe sortu zen egia esan, uste­kabean ateratako diskoa izan baita. Halako konpilazioren bat egiteko pentsatzen nenbilen, kan­ta berri batzuk baditut ba­ina oraindik disko osoa lan­tze­ko izango nuke eta bitartean, orain arte ateratako kantuekin eta aspaldi xamar grabatutako ba­tzuekin Orion kontzertu bat antolatu genuen. Zuzeneko ema­nal­di honen grabaketa pa­sa­ zidaten, eta nahiko modu ego­kian grabatua zegoela iruditu zi­tzaidan.

Grabazioa osorik entzutea pentsatu nuen, horrekin ia zein aukera zeuden hausnartzeko. Ikusi nahi nuen, ea grabazioak balio zuen editatzean egiten den gar­bi­ke­tarako, gero disko bihurtu ahal izateko. Batzuetan grabazioak txukuna dirudien arren, ez dakigu zenbateraino pa­sa daitekeen lan hori disko ba­tera. Bolumen batzuk eman be­har dira diskoan, eta askotan bolumen horiek gero teknikoki ez dute malgutasunik, graba­ke­ta ez baita horretarako pen­tsa­tua egin. Baina egia esan ondo ematen zuen eta horrela hartu genuen erabakia, horrela hasi ginen disko honekin lanean. Be­ni­tok lagundu dit prozesu guz­tian, bera izan delako nahas­keta eta produkzioaz arduratu dena.

Kontzertu guztiak grabatzen dituzue, edo kasualitate hutsa izan zen?

Kasualitate hutsa izan zen! Ez ditugu emanaldi guztiak gra­ba­tzen, inondik inora ere, eta horrek ere plus bat ematen dio dis­koari, nik uste. Ez genekien gra­batzen ari zirenik eta orduan ni oso zuzenera begira nengoen, guztiz jendeari begira.

Publikoarekin harremanetan nen­goen, ez nekien teknikoak ema­naldia grabatzen ari zire­nik, eta are gutxiago nengoen disko batean pentsatzen. Gerta­tzen dena da gure konfiantzazko teknikariek mahai berriren bat­ dutenean, material berriak, mul­­tipistak eta bestelako balia­bi­­deak frogatzeko grabazio ba­­­­tzuk egiten dituztela, eta ema­nal­­diak ere material horiek pro­­batzeko erabiltzen direla. Guri grabazio horiek, baita ere, oso ondo etortzen zaizkigu, ema­­nal­dia entzun eta ea zerk fun­­tzionatzen ­duen edo zerk ez ikusteko balio digulako, zer hobe­tu eta jakiteko. Grabazio guzti­ekin ez da halakorik ger­ta­tzen, eta inolako asmorik ga­be­ sortutako lan hau niretzat opa­ritxo bat izan da.

Nola egin zenuen kontzertu horretarako 20 abestien aukeraketa?

Gutxi gora behera 2015ean ba­kar­kako ibilbidea hasi nu­e­ne­­tik aurrerako errepertorio bat antolatu nu­­en, hor ibili ginen kanta batzuk sartu eta beste batzuk ateratzen. Kontzerturako abes­ti­en aukeraketa egiterako or­du­an esan dezaket, ondoen sen­ti­arazten nautenak edo ni­re­ra gehien hurbiltzen diren abestiak aukeratzea izan zela era­baki nagusiena. Zuze­neko emanaldietan errazen ate­ra­tzen direnak, eta komunikatzeko samu­rragoak egiten zaizkidanak, bai­ta gauzatzeko, egiteko edo anto­latzeko ere errazenak direnak.

Niretzat pertsonalki esanahi berezia du­ten­­­­­­ abestiak aukeratu nituen nos­ki­, hori izaten baita gehienetan au­ke­raketa baterako erabiltzen den irizpide nagu­siena, eta garrantzitsuena.

Kontzertua oso osorik dago, zure aurkezpenak eta guzti. Zergatik horrela?

Grabazioa entzun orduko, Benito asko tematu zen disko honek nik zuzeneko emanaldian egin­ nituen adierazpenak bildu be­har zituela esaten. Plataforma di­gi­ta­le­tan ez, baina CDan behintzat nire azalpenak eta guzti biltzea in­te­resgarria litzatekeela esan zidan.

Badira kantu batzuk be­ti aurkezten ditudanak, ka­su­ honetan ere hala egin nu­en eta berari asko gustatu zi­­tzaiz­ki­on. Kantuak ulertzeko la­gun­ga­rriak dira, abestia hasi au­rre­tik kokatzen zaituzten ko­men­tarioak direlako.

Batzuetan, kantuaren kla­bea zein den entzuleak ondo harrapatzeko lagungarriak iza­­ten dira edo kantu horren in­gu­ru­an anekdota politen bat kon­ta­tze­ko aprobetxatzen du­da­la­ko. Berak asko az­pi­ma­rratu zuen horrek ere egon behar zuela CD honetan, ger­ta­tu­ta­koarekiko fidela izan behar zuela diskoak.

Kantu bat kendu dugu, grabazio aldetik hain ongi atera ez zen kantua ezin genuen ongi borobildu, hortaz diskotik kentzea erabaki genuen, hori izan da moldaketa bakarra.

«Ez genekien grabatzen ari zirenik eta orduan ni oso zuzenera begira nengoen, guztiz jendeari begira»

Disko honek zein berezitasun duela esango zenuke, aurrekoek ez dutena?

Bizitasuna duela esango nuke. Zu­ze­ne­an izan beharrean, bizia esan beharko luke; inge­lesez in live esaten den mo­du­an. Bertsio al­de­tik ere, ni­re­ kantuekin egin di­tu­dan ber­tsi­orik politenak biltzen di­tu­ela ere esatera ausartuko nin­tza­te­ke, poli­tenak eta in­dar­tsu­e­nak di­re­la esango nuke.

Disko honen lehenengo single berria Azkenean Katmandu kantuaren bertsioa izan da. Zergatik sortu duzu Elearen Lainoan argitaratutako abestiaren bertsio berri bat?

Bai, hori izan zen lehenengo singlea. Kantu horrekin egia esan Elearen Lainoan ez nin­tzen oso gustura geratu, ez nuen erabat nik nahi nuen bezala landu. Esku gehiegi sartu ziren tartean, hala gertatzen da as­ko­­tan jende asko gaudelako el­ka­rrekin lanean eta normala da. Horregatik beste aukera bat eman nahi nion, orain dudan formazio talde honekin beste aukera batzuk ikusten nizkion kantuari, beste bertsio bat egiteko aukera bazegoela iruditzen zitzaidan eta egia esan, oso gustura geratu naiz bertsio berri honekin. Gainera aurrerago, kasualitate hutsez berriro ere, kantuaren introrako lagun batek audio bat bidali zidan Himalayako K2ko kanpo basetik, 5300 metrora, lehenengo urteko abuztuan eta orduan Bergarako eta Orioko kontzertuetarako abesti honen introan audio hori sartzeko aprobetxatu nuen, oso berezia da bigarren bertsio hau. Kanta izatez berezia da niretzat, besteak beste, izenak dioen moduan baduelako ekialdeko halako kutsu bat.

Neguko Arratsalde Batean disko berriaren bigarren singlea da. Zein istorio berezi du kantu honek atzean?

Bitxia izan zen, Hernanin ger­ta­tu zitzaidan pasarte bat du kan­tu honek atzean eta diskoak ere biltzen du kontakizuna, en­tzu­leak abestia kokatu eta ongi uler dezan.

Nire etxeko portalean nen­go­en har­pa­rekin Benitoren zain. Har­pak ez zuen fundarik, eta or­du­an handik igarotzen zen jen­­de­ak ikusi egiten zuen har­­pa, bere kristalezko atea ere ikusten zen. Gehienek ins­tru­men­tuari be­gi­ra­tu bat eman eta aurrera egi­ten zuten, eta halako batean bi mutiko begira-begira geratu zi­ren, bi ijito ziren. Me­se­dez ikus­ten uzteko eta ukitzen uz­­te­­ko errepikatzen zidaten, eta nik ezetz esaten nien baina hain­­bes­te tematu ondoren, az­ke­nean utzi egin nion mu­ti­ko­e­tako bati eta goxo-goxo tratatu zuen.

Kuriositatez jositako galdera asko egiten hasi zitzaidan eta halako batean, serio-serio ne­go­zia­tzaile moduan jarri zen eta “bussiness” egin behar genuela esan zidan. Noiz duzu harpa zakarretara botatzeko asmoa? gal­de­tu zidan mutikoak, eta ba­rre artean esan nion ez nu­ela inoiz halakorik egitea pen­tsa­tzen. Harriturik, berak eran­­tzun zidan egunen batean iritziz aldatuko banu Karreroko Titirengatik galdetzeko eta hark gustu handiz hartuko zuela instrumentua.

Horrela, handik urte ba­tzue­­ta­ra kantu bat egin nion ijito hari. Berak iradokita hasi nuen abestia, eta gero Her­na­ni­ko Kale Nagusiaren in­gu­ru­­an Txirritak egindako ber­tso­ak hartu nituen, bere ber­tso pa­pe­retan ijitoen azoken ga­rai­ak nolakoak ziren azaltzen zuen bertsolariak, ijitoak nola bil­tzen ziren garai haietan, eta kon­ta­kizun horiek gogoratzen di­tut kantu horretan baita ere.

«Gogoan dut oso polita izan zela2015ean Biterin eman nuen kontzertua, baina gustatuko zitzaidan gehiago gozatu izana»

Kantuak sortu ondoren jartzen diezu letra zure abestiei?

Kasuan kasu, batzuetan agian letra lehenago idatzia dago eta orduan hasten zara lantzen ia musika atera daitekeen hortik, eta askotan ateratzen da, baina beste batzuetan ez. Alderantziz ere gertatu izan da; doinu bat eduki, eta iruditu doinu horrek merezi duela edo baduela mota bateko kutsua edo bestelakoa; orduan ea ze letra datorkion ongi pentsatzen hasten zara.

Batzuetan letraren batekin hasten zara probatzen eta funtzionatzen duela konturatzen zara. Igual orduan konturatzen zara, ez duela beste munduko letrarik behar, baina era berean, letra hori bai dela garrantzizkoa.

Momentu horretan esaten ari zarena garrantzizkoa dela iruditzen zaizu. Letra hutsean irakurrita beste munduko gau­zarik esaten ez duela iru­di­tzen zaizu, baina gero musi­ka­rekin beste dimentsio bat har­tzen du, agian hitzak bakarrik hartzen ez duena. Melodiarekin hartzen duen indarra izugarria da.

Diskoak dendetan denbora gutxi daraman arren, zer dio jendeak?

Badirudi gustatu dela, eta hori oso pozgarria da niretzat. Ba­nu­en nik beldur hori, esa­te ba­te­rako prestatuta ez ze­go­e­lako edo aurreikusita ere ez ge­nu­e­lako. Txaloak ere grabaketan ja­so­tzea ez genuen aurreikusita, normalean zuzeneko emanaldi bat egiten denean mikrofonoak jartzen dira publikoan txaloak distiratsu eta ongi entzuteko. Kasu honetan urrun xamar geratzen dira baina beno, hala izan zen.

Jendeak esan didana da oso freskoa dela, oro har feedback politak izan ditut.

Zein da lehenengo diskoko Olatz Zugastiren eta azken lan honetakoaren ezberdintasuna?

Aldaketa handiak izan di­tut­, noski. Norberak alde han­di­ak nabaritzen ditu bere bu­ru­an. Hasteko kantuz, nik uste dut urte guzti hauetan aurrera pausu handiak eman ditudala bai es­pre­sio moduan, eta ahotsean ere aldaketa nabariak izan ditudala uste dut.

Indartsuago dut orain aho­tsa, eta ahoskatzea ere as­ko­ hobetu dudala uste dut. Mu­si­kalki ere, moldaketa alde­tik esate baterako, lehen ba­nu­en askotan notak sartzeko behar hori, musikariek askotan iza­ten dugun traizio handi bat izan ohi da notak sartu eta sartu aritzearena. Gero, hel­du­ta­sunarekin konturatzen zara hu­tsuneak ere baloratu behar di­rela asko, arnasaldiek uste baino indar gehiago dutela.

Pertsonalki ere eboluzio han­dia egin dudala uste dut. Egia esan, nire beldurrik handiena zen ea nola sentituko nintzen ohol­tza gainean. Urte asko eman ditut Benitoren musikari be­za­la eta hori beste gauza bat da, berak da­rama kontzertu oso­a­ren pi­su­a eta gu musikariak gara, gu­re lanaz eta gure uz­tar­ke­­taz ba­karrik arduratu behar dugu.

Zalantza hori nuen, ea nola sentituko nintzen aurrez aurre emozio guzti horiek kudeatzen, denborak, nire errepertorioa jen­dau­rrean kudeatzen eta uste bai­no hobeto sentitu naiz, eta ba­tzuetan hunkitu ere egin naiz. Eroso xamar sentitu naiz emanaldi guztietan eta publikoaren harrerarekin ere oso gustura sentitu naiz beti.

«Kosta egin zitzaidan, baina azkenean lortu nuen Benitoren Mirotzak abestia Gratxinak bertsionatzea eta berak bakarrik abestea»

Nola izan da alabarekin batera kantari jardutea?

Teklatu bat behar nuen, eta Gratxiñak teklatua eta pianoa jo­tzen dakienez, probatuko zuela esan zidan. Behin teklatuarekin hasita, gero koru batzuk sartzeko esan nion, eta azkenik bakarrik kantatu, kantatzeko. Hala izan­ da, abesti oso bat berak bakarrik abestera heldu den arte: Beni­to­ren Mirotzak abestia.

Kosta egin zitzaidan, baina azkenean lortu nuen Mirotzak abestia berak bertsionatzea eta berak bakarrik abestea. Gustatzen zaio, egia da. Berak oso era diskretuan eraman duen kontua izan da jotzea eta kantatzearena.

Gurasoen ildoa jarraitu nahi­ko ez balu bezala izan da, baina bere plazer pertsonalerako era­bi­­li du musika eta konturatu naiz baduela gaitasuna eta etor­ki­zun batean horretara dedi­ka­­tu nahiko balu bere esku da­go denbora horri denbora bat es­kain­tzea eta dedikazioa jar­tzea.

Hernanin izango zara abenduaren 5ean, zer espero duzu herrian emango duzun kontzertutik?

Berezia da niretzat Hernanin abestea, eta irrikitan nago aben­du­aren 5ean Biteriko ohol­tza gainera igotzeko. Talde osoa herrian emango dugun ema­nal­dia prestatzen gabiltza da­go­eneko, eta hemen ere eroso sen­titzea espero dut, ez dut du­darik hunkituko naizela eta jendearen gustukoa izatea espero dut, benetan.

«Talde osoa herrian emango dugun emanaldia prestatzen gabiltza dagoeneko, eta hemen ere eroso sentitzea espero dut. Ez dut dudarik hunkituko naizela»

Oroitzapenik ekartzen dizu gogora Hernanin abesteak?

Beste behin izan naiz Biterin, 2015ean lehenengo barkako lana aurkeztu nuen Kultur Etxean, justu atera nintzen lehenengo urtean. Asko eskertu nuen nire herritik deitu izana. Egia esan, oso polita izan zela dut gogoan baina ibilbide luze xamar batetik nentorren, dena segidan egitetik.

Abendua gure­tzat oso poten­tea izaten da, nire kasuan gai­ne­ra Benitoren kontzertuak eta nireak uz­tar­tzen ditudanez urte hartan tra­ila dezente nue­la su­matu nuen. Azkeneko kan­taldia zela gogoratzen dut eta benetan nekatua nengoen, gus­tatuko zi­tzaidan emanaldia bu­katu nue­nean gehiago gozatu izana.

Era berean, jendearen harre­ra­ren aldetik izugarria izan zen, eta ez nuen inongo aitzakiarik, berotasun han­­dia sentitu nuen eta oso po­­lita izan zen, oso beroa. Ea orain­goan forman iristea lortzen dudan, nahiko fresko iritxiko naizelakoan nago, hala espero dut behintzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!