Pala

Gipuzkoako finala bihar, Endika Ramosek eta Aiheko Zubimendik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Aiheko Zubimendik (ezkerrean atzean) eta Endika Ramosek (pelota jotzeko prest) jokatuko dute finala, bihar, Altzan.

Altzan jokatuko dute palista hernaniarrek, 11:00etan. Aizpuru eta Daguerre zarauztarren kontra ariko dira, mutilen bigarren mailan.

Mutilen finalak jokatuko dira asteburu honetan, Gipuzkoako Txapelketan, nagusien aurrene­ko bi mailetan. Eta txapelaren bila joango dira Donostiara, pa­lis­ta hernaniarrak: bigarren mai­lako finala jokatuko dute, En­di­ka Ramosek eta Aiheko Zu­bi­mendik. Aizpuru eta Da­gue­rre zarauztarrak izango dituz­te, aurrez aurre.

Donostiako Altzako fron­­to­ian jokatuko dira fina­lak, goize­ko 11:00etan hasita. Lehe­nengo mailakoa izango da au­rre­na, Lagunak eta Real Socie­dad tal­deen artekoa; eta segidan ari­ko dira hernaniarrak.

Hirugarren mailan, berriz, finaletik kanpo geratu dira Iker Zurutuza, Mikel Manterola eta Ander Arandia. Ostegunean jo­katu zuten semifinalen buel­ta­koa, Zarautzen; eta ezin izan zioten buelta eman, joaneko porrotari: 25-13 galdu zuten.

Neskak, ligaxka bukatzear

Ligaxkan ari dira oraindik, aldiz, neskak; baina laster bukatuko dute. Lehenengo mailan, gaur dute azkeneko partidua Ira­zus­tabarrenak, Arrietak eta Huizik; eta ziurtatuta daukate finalera pasea. Ostegunean bukatu zu­ten ligaxka Ekhine Balerdik eta Garazi Urdangarinek, bigarren mailan, Ataungo Perlines eta Urrestarazuri irabazita (30-10). Eta horri esker, finalera sailkatu dira haiek ere, ligaxkako au­rreneko postua lortuta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!