Mendirz Mendi

Datorren igandeko irteera, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Uharte Arakiletik Meatzeko Bidera joatekoa zen Mendiriz Mendi, abenduaren 1ean, baina ez dute egingo azkenean.  

Datorren iganderako, abendua­ren 1erako, zeukan aurrei­ku­sita Mendiriz Mendi elkarteak, urteko azkeneko irteera. Baina jakinarazi dutenez, bertan behe­ra geratu da irteera: «gure esku ez dauden arrazoiak tarteko, azkenean ezingo dugu irteera egin», azaldu dute elkartetik.
Uharte Arakilera joa­tekoak ziren, Nafa­rroako Saka­nara; eta bertatik, Aralarren barre­na, Mea­tzeko Bidera iritsi, 11 kilo­me­troko ibil­bi­dea osatzeko.

Lizarrustira bihar, gaztetxoak
Bai egingo dutena, biharko irte­era da, gaztetxoekin. Lizarrusti­ra joango dira, 09:00etan Biterin elkartuta; eta 4 kilometroko ibil­­bidea osatuko dute, SL-GI 2004 bidetik. Hiru ordutan egitea au­rreikusi dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!