Bihar jokatuko da Donostiako Maratoia, eta bertan izango dira, Urumea bailarako hainbat korrikalari ere. Guztira, 29 daude izena emanda, 42,195 kilometroak osatzeko: 17 hernaniar eta 12 astigartar. Goizeko 09:00etan abiatuko dira, Anoetatik; eta miniestadioan bukatuko dute.
Maratoiarekin batera, beste bi proba ere izango dira. Maratoi erdia ere 09:00etan abiatuko da, 14 astigartar eta 11 hernaniar tartean direla; eta 08:40etan aterako dira 10 kilometroko proba osatuko dutenak, 9 hernaniar eta 9 astigartarrekin.
Maratoian aterako da, baita ere, Idoia Esnaola, CD Hernaniko atleta. Berezia izango da, urnietarrarentzat: 100garren maratoia izango du biharkoa.