Xakea

Erabakigarriak izan daitezke biharko partidak, txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Partida garrantzitsuak izango dira bihar jokatuko dituztenak, Kixkal tabernan.

Evgeny Makarov dago buru-buruan, 4,5 punturekin; eta Udo Esnaolaren kontra jokatuko du, 16:00etan Kixkalen. Edu Sanz eta Eneko Martiarena elkarren kontra ariko dira. 4 punturekin daude hiruak.

Fase erabakigarrian sartu da Hernaniko Xake Txapelketa; eta erabakigarriak izan daitezke, bihar jokatuko diren partidak. Arratsaldeko 16:00etan izango dira, Kixkal tabernan.
Seigarren jardunaldia egon­go da jokoan, txapelketako az­ke­­naurrekoa. Eta elkarren kon­tra ariko dira, aurreneko lau pos­tuetan dauden xakelariak; txa­peldun izateko aukera du­te­nak, hain justu. Evgeny Maka­rov dago buru-buruan, 4,5 pun­tu­re­kin; eta puntu erdira dauzka atzetik, laurekin, Eneko Mar­tia­­rena, Edu Sanz eta Udo Esnaola.
Esnaolaren kontra jokatuko du Makarovek, eta irabazte­ko­­tan, oso gertu izango du txa­pela. Martiarena eta Sanz, be­­rriz, elkarren kontra ariko dira. Aurreko asteburuko emai­tzek eman diote tartetxoa, Ma­karovi. Izan ere, Oxan Altu­na­ri irabazi zion berak, eta ber­din­du egin zuten Esnaolak eta Martiare­nak, bakoitzak pun­tu erdi lortuz. Ho­rrek ahal­bi­detu dio Sanzi, haiekin biekin berdinduta ego­tea orain. Erdo­zio­ri irabazi zion berak.
Xerpa dago haien atzetik, 3,5 punturekin; eta Jose Mari Berrotaran, Joxe Ramon Altuna, Ibon Ramos eta Mikel Zubia ondoren, hiruna punturekin.
Hauexek izan ziren, au­rre­ko igandeko gainerako emaitzak: Joxe Ramon Altunak eta Zu­biak berdindu; Xerpak Beñat Mu­ru­a­­­ri irabazi; Berrotaranek Jose­­ba Goikoetxeari; Ibon Ra­mosek Javier Burgosi; Peru Do­min­­­guezek eta Jon Sagarnak ber­din­­du; Eli Agirrek Ekaitz Deve­sa­­ri irabazi; Maitane Otao­leak Iñaki Arrietari; Ekain Este­fa­nok Beñat Devesari; Jose Gon­za­­lezek Alain Gonzalezi; eta atse­de­na eskatu zuten Juan Carlos Itu­rraldek eta Mertxe Egizurainek.
Hori horrela, 2,5 punturekin daude Erdozio, Oxan, Murua, Otaolea, Goikoetxea, Agirre eta Sagarna; 2 punturekin Burgos, Iturralde, Dominguez eta Jose Gonzalez; 1,5 punturekin Ekaitz eta Beñat Devesa, eta Arrieta; eta puntu batekin Egizurain, Alain Gonzalez eta Estefano.

13 partida, bihar arratsaldean
Aurrez aipatutako bi partida nagusiez gain, beste 11 jokatuko dira bihar; 13 partida, guztira: Xerpa eta Altuna; Zubia eta Berrotaran; Ramos eta Goikoe­txea; Agirre eta Erdozio; Oxan eta Otaolea; Sagarna eta Murua; Iturralde eta Jose Gonzalez; Burgos eta Dominguez; Arrieta eta Beñat Devesa; Alain Gonza­lez eta Ekaitz Devesa; eta Este­fano eta Egizurain. Biharkoaren ondoren, jar­du­­naldi bakarra ge­ratuko da, txa­pelduna ez ezik, postu ba­koi­tzean zein geratuko den erabakitzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!