santa zezilia

Txistulariek bukaera bihar, ospakizunei

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Herrian zehar ibiliko dira bihar, Santa Zezilia ospatzeko. Gaur, kontzertua daukate Andoainen, Ozenkik eta Doinu Zalek.

Makina bat kontzertu izan ziren atzo, Santa Zezilia eguna ospa­tzeko. Baina oraindik ere, izan­go dira gehiago.

Ozenki abesbatzak eta Doinu Zale akordeoi orkestrak eskai­niko dute horietako bat, gaur bertan; baina Andoainen ariko dira, 20:15etan Gurutze Santuko ermitan, Gora Kale Txiki ban­da. Eta hiru musikari bete­ra­no omenduko dituzte: Jose Luis Fernandez Fitero, Musika Bandako kide izan dena; Paco Perez, auroretan parte hartu duena; eta Pako Bidasoro.

Bihar, Hernaniko ka­leetan ibiliko dira herriko eta inguruko txistulariak eta tronpeta joleak, 09:15etan abiatuta.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!