BERDINTASUNA

«Futbolaz gozatzera etorri behar du jendeak, besterik ez»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00
Ainhoa Azurmendi, Martxelo Ezponda, Esti Aldeiturriaga eta Xabier Iradi, aurkezpenean.

Sexu jazarpenaren eta erasoen prebentziorako protokoloa osatu eta sinatu dute CD Hernaniko futbol sailak eta Hernaniko Udalak.

Ostegunean aurkeztu zuten, CD Hernanik eta Hernaniko Uda­lak, sexu jazarpenaren eta era­soen prebentziorako proto­koloa. Elkarlanean osatu dute, klube­ko futbol sailak eta Udalak, «Zu­bipe eremu se­gurua izan dadin kirolari guz­ti­­en­tzat, eta jendea futbolaz go­­zatzera etor dadin, besterik ez», nabarmendu zuen Martxelo Ez­pon­dak, CD Her­na­niko lehendakariak. Aurkezpen ekitaldian bertan si­natu zuten protokoloa.

Joan den denboraldian ikusi zuten horrelako tresna baten beharra, «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko: neska kadeteen par­tidu batean, neska bat ari zen epaile lanetan; eta zenbait gu­ra­soren irainak jasan behar izan zituen harmailetatik, nes­­ka zela eta epaile izateko gai­ta­­sunik ez zeukala esanez. Irai­nek partiduaren ondoren jarrai­tu zuten, beheko aldean, epailea negar eginarazteraino. Beste guraso batzuek eten zuten egoera, azkenean.

Gertaera horren ondorioz, Udalarekin harremanetan jarri zen CD Hernani, eta protokoloa osatzeko pausoa eman zuten, elkarlanean. «Hernani herri se­gurua eta atsegina izatea nahi dugu, tratu onetan oinarrituko dena», nabarmendu zuen Esti Aldeiturriaga kirol zinegotziak. 

Hortik aurrera, «klubeko zu­z­endaritza, entrenatzaileak, lan­­­­gileak, jokalariak... jarri ge­ni­­tu­en lanean, eta elkarrekin ados­­tu genituen oinarriak. Be­ha­rrezkoa eta garrantzitsua ikus­­ten genuen, protokoloa osa­tzea, eta behin oinarriak ados­tuta, idaztea falta zen. Konpromiso batzuk hartu ditugu, eta aurrera eraman nahi ditugu», azaldu du Ezpondak.


«Ezin ditugu jasan, kirolean normalizatuta dauden jokabide eta irain horiek»
Prozesu honetan, Ainhoa Azur­mendi kirol gaietako aholku­la­riaren laguntza izan dute: «oso garrantzitsua da hartu du­ten konpromisoa. Prozesua oso aberasgarria izan da, eta sorpre­sa atseginak hartu ditut nik, haien aldetik. Horrelako zer­bait egitea garrantzitsua da, abusuak gertatzen direnean nola jokatu jakiteko. Ezin ditu­gu jasan, kirolean normaliza­tuta dauden jokabide eta irain horiek. Zelaia eremu segu­rua­go bat bilakatu behar dugu, eta ez bakarrik Hernanin, Eus­kal Herri osoan baizik», azpi­marratu zuen.

Xabier Iradik, CD Hernaniko lehendakariordeak, jarrera akti­boa izango dutela, «gure ere­muan ematen diren sexu-jazar­pen eta irainen kontra», eta bik­­timak babestuko dituzte­la. Baina era berean, azaldu zuen mezu hori helaraziko dietela, taldeko jokalarien gurasoei ere.

Aurreko denboraldiko kasu jakin horretan, nola joka­tu­ko lu­keten azaldu zuen Aldeitu­rria­gak: «Udal­tzain­goari deitu­ko genioke, eta beraiek esku­me­na izango lukete, erasotzaileak zelaitik kanporatzeko. Hortik au­rrera, biktimarekin hitz egin­go genuke, eta bere nahia erres­petatuko litzateke, prozedura ha­­si edo ez, epaitegietara jotzeko».

Nabarmendu zuten, hala ere, ez dela partiduei soilik be­gi­ra­ko protokolo bat, Zubipeko eg­u­­ne­­rokora bideratutakoa bai­zik. Horrela, taldean jokatzen duen  mutil batek neska bat erasotu edo irainduko balu, adibidez, be­harbada taldean sekula gehia­­go jokatzea debekatuko liokete.

Kontseilu bat sortuko da, kasu horiek aztertzeko
Aurreratu zuten, gainera, kon­tseilu bat sortuko dutela, ho­rre­lako kasuak aztertzeko, banan-banan. Eta kontseilu horrek era­bakiko du, zer-nolako neu­rriak hartu behar diren.

Martxelo Ezpondak jaki­na­ra­zi zuen, era berean, Gipuz­koa­ko Futbol Federazioa­ren zu­zendaritzan aurkeztu zuela protokoloa, talde guztien eskura egon dadin.

«Horrelako neurriak har­tze­ko eta protokolo bat adosteko, bo­rondatea behar da, besterik ez», nabarmendu zuen Esti Al­dei­turriagak, azkenik.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!