Ingurumena

Energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Ostegunean 'Energia berriztagarriak zure etxean', etxebizitzetan nola jarri jakiteko, saio praktikoa eskainiko da udaletxean bertan.

Hurrengo ostegunean, au­rrez aurreko hitzaldi-ikastaro bat egin­go da udaletxean 18:30etan; «Etxebizitzetan ener­­­gia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa» izango dena, hain zuzen. Udalak  Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu du eta euskeraz eta gazteleraz eskainiko da. Energia berriztagarriak zure etxean izena du saioak.

Energia berriztagarrien inguruko ara­u­dia aldatu berri da, eta horren ondorioz, teknologia horiek etxebizitzetan eta etxe­bizitza-bloketan erabiltzea errazagoa dela.  Datorren osteguneko hitzaldian, aditu batek modu praktikoan azalduko du zein baldintza bete behar diren energia berriztagarriak etxebizitzetan instalatzeko. Horrez ga­in, gure lurraldean jadanik mar­txan dauden zenbait instalazio, adibide gisa hartuta, horietan sortutako energia nola erabili daitekeen ere azalduko du.

Partehartzeko, astelehena baino lehen izena ematea beharrezkoa da jakiteko kopuru zehatza. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: it.ingurugiro@astigarraga.eus edo  943 33 52 41 telefono zenbakia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!