Boleibola

Maila haundiko lehia mutilek, Berriozarren

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Navarvoley taldearen kantxan ariko dira, bihar 11:30etan. Neskak etxean ariko dira gaur, 16:00etan kiroldegian.

Hasiera bikaina eman diote den­boraldiari, senior mailako bi boleibol talde hernaniarrek. Jokatutako lauak irabazi ditu mutilen taldean, Euskal Ligan; eta hirutik hiru nesken taldeak, Gipuzkoako Ligan.

Eta asteburu honetan, kon­promiso gogorrak bezain inte­resgarriak dauzkate biek, sail­kapenean haien pare dabiltzan taldeen kontra.

Neskak, etxean ariko dira gaur, Arantzazuko Ama lide­rra­ren kontra. Partidu bat gehiago jokatuta daude donostiarrak, eta guztiak irabazita haiek ere. Lidertza izango dute jokoan, be­raz, 16:00etan kiroldegian.

Mutilek, berriz, etxetik kan­po jokatuko dute, asteburu ho­­netan. Navarvoley talde indar­tsuaren kantxan ariko dira, Be­rriozarren, bihar 11:30etan ha­sita. Sailkapenean bigarren daude hernaniarrak, eta hiru­ga­rren nafarrak, lau partidutik bakarra galduta; eta porrota hori, Bera Bera liderraren kontra jaso zuten. Partidu egokia dute hernaniarrek, ikusteko eta era­kusteko aurreneko postu ho­ri­e­tan ibiltzeko gai direla.

Bestalde, Irekiera Tor­neoa­­rekin jarraituko dute aste­­bu­ruan, kadete nesken bi taldeek, eta infantil nesken beste biek. Kategoria bakoitzean, talde bat ariko da etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!