Igeriketa

Neguko Ligaren hirugarren jardunaldia gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Hernaniko kiroldegiko igerilekuan igeri egingo da Neguko Ligaren hirugarren jardunaldia

16:00etan hasiko da kiroldegian Gipuzkoako multzo bateko jardunaldia. 13:30etatik aurrera igerilekua itxita egongo da erabiltzaileentzako.

Gipuzkoako Neguko Ligaren hi­ru­ga­rren jardunaldia Hernanin jokatuko da gaur, 16:00etatik aurrera. Beraz, kiroldegiko ige­ri­le­kua itxita egongo da era­bil­tzaile eta bazkideentzat 13:30etatik aurrera. 

Liga hau infantil, junior eta igerilari absolutuentzako da eta hiru multzotan daude taldeak banatuak Gipuzkoan zehar. Her­na­nin, etxeko taldearekin ba­te­ra, ariko dira Tolosaldea, Bu­run­tzaldea, Konporta, Ordizia, Igartza eta Fortuna. 

Hernaniar igerilariak ariko dira, bai bertako taldean aritzen direnak, baita Konporta edo Fortunakoren bat ere. Gainera, orain astebete Espainiako Txa­pel­ke­tan igeri egindako ige­ri­la­riak egingo dituzte hainbat froga. Aukera ona goi mailako ige­rilariak ikusteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!