JARDUNALDI antierrepresiboen bigarren zatia izango da gaurkoan, arratsaldeko 18:00etan; «Ez dira 30 dolar, 30 urte dira» lelopean. Ohiko moduan, Urumea Herri Gunean.
Orain arte egindako jardunaldiak, herrialde Katalaneko egoera poltikoaren ingurukoak izan dira, baina gaurkoan, Txileko estatuaren aldetik jasaten ari den golpe errepresiboaz eta herriaren erresistentziaz hitz egingo dute.
Jorratuko diren gaiak
1973ko estatu kolpea, 1980an sortu eta gaur egun indarrean dagoen konstituzioa, urrian hasi ziren altsamenduak, konstituzio berri baten eskariak eta indarkeria polizialaz arituko dira, besteak beste.
Antolatzaileek adierazi dute, informazio elkarbanaketa saioa izango dela gaurkoa. Parte hartzaileek bideoak, artikuluak, argazkiak eta hausnarketa desberdinak ekarri ahal izango dituzte. Honakoa argi utziz «ez da beharrezkoa ezer ekartzea parte hartzeko, entzutea parte hartzea da ».