Aurten ere Mintzodromoa antolatu du Udal Euskaltegiak azaroaren 28rako. Bi txandatan, aukera izango da mahai baten bueltan elkartu eta euskeraz hitz egiteko. Saioak Biterin egingo dira, 10:00etan eta 19:00etan, eta parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete gaur arte 943 33 18 96 telefonoan edo euskaltegi@hernani.eus helbidean.